ANAITASUNAKO I. XAKE MARATOIA.

(2013ko abenduaren 14an, Iruņean).

 

 

 

Anaitasuna Kultur, Jolas eta Kirol Elkartean jokatu zen, goizez eta arratsaldez.

 

            Masnou sistema erabili zen. Jokalarien bi heren beti aritu ziren jokoan, heren bat zain geratzen zen bitartean. Galtzen zuenak mahaia uzten zuen. Berdinketa eginez gero, pieza zuriak eramaten zituenak uzten zuen. 5 minutuko partidak ziren hasieran. Gero, irabazleak 4 minutu soilik izaten zituen. Berriz irabaztekotan, 3 minutu. Irabazten segitzen bazuen, 3 minutuko denbora mantentzen zuen. Berdinketa egitekotan, hurrengo partidan bi jokalariek 5 minutu zituzten. Berdinketak ez zuen balio puntuatzeko, baina berdinketa kopurua torneo bukaeran ezberdinketa egiteko lehenengo bidea zen (bigarrena gutxiago izatea jokatutako partidak). Mahaia mantentzen zuenak kolorea aldatzen zuen.

 

            Javier Perez Marchal izan zen torneo honen antolatzailea.

 

         AZKENEKO SAILKAPENA.

 

1)    Eduardo Burguete Archel.

2)    Iņigo Martinez Martin.

3)    Miguel Muņoz Arana.

4)    Ivan Tetimov.

5)    Gonzalo Mombiela Martinez.

6)    Kiko Sanchez Salazar.

7)    Javier Yaben Muņoz.

8)    Carlos Perez Marchal.

9)    Miguel Argaya Urdaniz.

10) Antonio Lisarri Tomas.

11) Gorka Argandoņa Salinas.

 

Beste jokalari batzuk aritu ziren, baina egun berean Sakanako XIV. Xake Txapelketan izan zen kopurura (33) iritsi gabe.

 

            Goizean Eduardo Burguetek, Iņigo Martinezek eta Miguel Muņozek lehia estua izan zuten. Arratsaldean, ordea, Eduardo Burguetek garaipen alde handia lortu zuen (10etik gorakoa).

 

         SARIAK.

 

            Inskripzioen % 75a izan zen sarietarako. 10 euro ordaindu beharra zegoen egun osorako eta 5 euro arratsaldean hasiz gero.

 

            Eduardo Burguete Archel lehenengoarentzat: Sarietarako diruaren % 40a.

            Iņigo Martinez Martin bigarrenarentzat: Sarietarako diruaren % 30a.

            Miguel Muņoz Arana hirugarrenarentzat: Sarietarako diruaren % 15a.

            Ivan Tetimov laugarrenarentzat: Sarietarako diruaren % 10a.

            Gonzalo Mombiela Martinez bosgarrenarentzat: Sarietarako diruaren % 5a.

 

2013-12-14.

 

Iturria: Oberenaren webgunea.